XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero aldatu ebazan beste gela batera.

Egun batzuk egin genduzan an.

Baña ondo gengozan, jana naizta ona ez izan.

Lo egiteko manta bana.

Udea zan eta egon laikian.

Lau edo bost egun egin genduzan orrelan; eta egun baten, alan gagozala, rekete batzuk, Bizkaikoak, etorri ziran, edo ikusten edo ez dakit zetan.

Baña batek ezagutu ninduan, eta esan eustan ea gure neban Bilbora etortea.

Baietz esan neutsan, an be txarto gengozan da.

Esan eustan urrengo egunean urtengo gendula.

Kamioi bategaz egozan, eta urrengo goizean an urten neban.

Igo neban kamioira.

Bidean jan gendun zerbait, eta Bilbora.

Cervantes eskoletan egon zan kanpo konzentraziñoa, eta an itxi ninduan.

A egoan dana beterik Bilbo aldean arrapautako jenteagaz.

Ez zan leku ona.

Kuartu-bañu danak ataskatu ta lantzean batzuk arek libratzen.

Baña ezin zan ondo ereki.

Alan, kaka usañagaz egoten giñan.

Illa bat inguru an egingo neban.

An nengoala, etorri jatan aita bisitatzera.

Ekarri eustan maats apur bat eta diru apur bat, ze etxean be ez egoan dirurik orduan, eta ni ba pasatzeko moduan nengoan.

Nire auzoko mutil bat be nigaz egoan, eta abisua artu eban zelan koñatu bi apusilatu ebezan, ta tristetzekoa zan egun ori arentzat, eta bai niretzako be.

Erru gabeko bi gizon gazte il ebezan Zornotzan.

Niri aitak notezi onak ekarri eustazan.

Beste nire anaie biak be ondo bizirik zirala, bata trabajadoreetan eta bestea, Luzio, etxean, ze au ez eurien kintak arrapatzen.

Eta alan nik artu neban trankilidadea.

Bien bitartean, gerrea be aurrera joian, eta esan laikean gerran baño obetoago gengozala.

Ilebete inguru egin eskola orreitan, eta gero bagoietan sartu eta Mirandara, Azucarera fabrika batera.